#bidean

Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean

Saint-Denisera Iritsi eta bozken %50,77arekin lehen itzulia alkatetza lortu duen Bally Bagayoko (LFI - Ensemble, retrouvons l'Espoir) auzapezaren kargu hartzearekin topo egin dugu.

https://www.lemonde.fr/resultats-municipales-2026/saint-denis-93066/

Barruan hautetsiak eta kanpoan udaberriko eguzkitan pantaila eta herritarrak. Diskurtsoetan langile herriaren aniztasuna, feminismoa, klima aldaketari aurre egitea eta komunalismo berri baten aldarrikapena.

Ni ere txaloka 😂

#

Udaberriari ongi etorria emateko toki berezia aukeratu dugu, Buttes Chaumont parkea:
https://fr.wikipedia.org/wiki/Parc_des_Buttes-Chaumont

Historia luzea duen tokia, zabortegia, harrobia, exekuzio gunea, Parisko Komunaren gotorleku, eta XIX. mende amaieratik estilo ingeleseko parkea izan da.

|ri buruz irakurri dugunontzat ezinbesteko bisita, aste odoltsuan bertan hil zituzten ehunka, ez bada milaka, 'communard.e'.

Ederra dago udaberri hasieran.

🍒