#bidean

Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean

Martin Tourskoaren erlikiak ikusi nahian harrapatu gaitu igandeko meza nagusiak bere izena daraman basilika neo-bizantiarrean.

Seme-alabak shockean ikusi dutenean zenbat gazte etorri diren mezara eta nola belaunikotzen ziren sarreran. Bestelako errealitate paraleloak.

Bestalde, eliza sarreran Toursko elizak sexu erasoengatik barkamena eskatzen duen plaka handi bat dago. Ikusten dudan mota honetako lehena.

Gaur abiatzen dugun hamabost egunetako zer ikusi eta ezagutu erabakitzen egin ditut azken hilabeteetan. Batzuk osorik irakurri ditut eta beste batzuk dokumentatzeko edo partzialki.

Maletak prestatzean zailena beti zein liburu eraman eta zein ez. Oraingoan irizpidea izan da bidean osorik edo zatika irakurriko ditudan liburuak izatea. Dokumentazioa Wikipedian daramat.

[1/2 irudian] Etxean gelditzen direnak.

Tours, Giverny, Rouen, Calais, Dunkirk, Ypres, Passchendaele, Brugge, Gent, Zeeland, Antwerpen, Aaschen, Brusela, Waterloo, Dinant, Ardenetako mendiak, Luxembourg, Sedan, Verdun, Chemin des Dames, Parc Asterix, Chartres eta etxera.

Datozen egunetan etxekoek egingo dugun roadmoviearen geltokiak, gutxi gora behera.

Proposamenak onartzen ditugu, inprobisaziorako tarte handiarekin goaz. Frikikeri historiko eta kulturalak bereziki ongi etorriak.