#bidean

Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean

ospatu nahi dut euskarazko komikiaren ildoa erakutsi zidan saila ospatuz eta euskarara ekarri zutenei eskerrak emanez.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Tintinen_abenturak

Gaur egun oso irakurri zalea ez den seme txikiari gauero irakurtzeko gogoa piztu zaio Tintinekin, eta ni hamaikagarrenez Irakurtzen ari naiz. Mila esker!

Aurten oporretan museoan egon gara etxekoak, Louvain-la-Neuve herri bitxian. Bisita gomendagarria @ileturia lagun komikizaleak egina.

Bidai honetako bilana gure solasa entzun (bai bost gara etxekoak eta tokiko standarra baina altuago entzuten zaigu) eta interesez nongoak garen galdetzen digutenean:

+ Basque Country = 0 (inork ez daki zertaz ari garen, EAJk erridikulua egiten du bere izenen kontuarekin).
+ Pays Basque = Pays Bas = 0 (Erbeheretarrak garela uste dute frantses hiztunek eta herbeheretarrei ez die kuadratzen)
+ Baskenland = 10 📈 (Arrakasta)

'Bildots mistikoa' artelana ikusten egon gara etxekoak ordubete baina gehiago Genteko katedralean.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Bildots_mistikoa

Katedrala itxi zain egon gara van Eyck anaien poliptiko ederra nola ixten den kontenplatzeko. Ikusten den azkena bildotsa bera da [bideoa]. Momentu transzendentea.

[Por zierto, bada jendea dioena horrelako tokietan haurren presentzia mugatu behar dela, ba gure txikiena, zazpi urte, ez da lasaiago egon egun osoan. Etxeko denek gozatu dugu]

Luddites, Books & Wine izeneko liburudendarekin topo egin genuen atzo Antwerp-en.
Ederra.
https://www.luddites.be/

Izenari kasu eginez, teknologia gozagarriak aldarrikatzen dituen proiektu konspiratzailea da, beste teknologia batzuk suntsitu, edo behintzat momentu batez alde batera uztea errazten duena.
Feat. @txerren
https://www.berria.eus/komunikazioa/analisia-komunikazioa/gu-eta-teknologia_2162868_102.html

Duela gutxi irakurritako CLR James-en 'Jakobino Beltzak' saiakeran oinarritutako 'Touissant Louverture' erosi nuen.