#ese

Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean

Gaur Euskararen Eguna da!

Gure eguneroko lan eta praktiketan, euskara ez da tresna bat bakarrik: ikuspegi bat, jarduteko modu bat eta komunitatea eraikitzeko hizkuntza da.🌿

ESEaren bidez, gure lurraldeak eta harremanak euskaratik eta euskaraz josten jarraitu nahi dugu, justizia soziala eta burujabetza ardatz hartuta.

Eskerrik asko euskaraz bizitzeko eta eraldaketa kolektiboan parte hartzen duzuen guztioi!

Euskaraz lan eta bizi,
dena eraldatzen jarraitzeko.🌊

Olatukoopeko sarekide @argia bihotzez zoriondu nagi dugu.

Alde batetik @Jenofa_B_H kazetariak Rikardo Arregi kazetaritza saria irabazi duelako.
https://www.argia.eus/albistea/argiako-kazetari-jenofa-berhokoirigoinek-irabazi-du-rikardo-arregi-kazetaritza-saria

'Mendez mende dabilen lanbidea garai berrietara egokitu nahian' erreportaje ederrarekin irabazi ere:
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2928/bortuan-artzain

Gainera, Jakoba Errekondok jaso du Merezimenduzko Saria. @bizibaratzea
Hitz hauekin eskertu du saria: "Gaurko mundua irauli nahi dugu, maitasunaren uzta jasotzeko"

Ados gaude.
eta !

ZORIONAK @marinaledacooperativa por la aprobación del cambio legislativo que posibilita que las tierras de El Humoso continúen bajo control público. Felicidades por tantos años de lucha y por defender que las tierras de El Humoso no puedan ser consideradas una mercancía y que continúen siendo tierra pública bajo gestión cooperativa.

https://www.publico.es/politica/cambio-legislativo-facilita-marinaleda-conservar-tierras-humoso-modelo-cooperativo.html

Talaios Kooperatibarentzat ohorea da proiektu ereldatzaile eta erreferentzial honekin lan egitea.

🌍 Kopenhageko bidaia, nazioarteko harremanak indartzen!

Duela aste batzuk Kopenhagen izan ginen Fabrika festibalean. Bertako ekonomia eraldatzaileko eragileak ezagutzeko eta gure arteko loturak sendotzeko aukera bikaina izan zen.

🎞 https://peertube.eus/w/amwkY2PvVoDeSGaJAvYkR6

Esperientziak erakutsi digu kanpo-harremanak lantzea ez dela turismo hutsa: beste lurraldeetan ikasitakoa gure testuingurura ekartzea.

Sakanako ES mahaia abian da eta Olatukoop sarea sustatzaileetako bat gara!

Sakana2027 Plan Estrategikoan, Ekonomia Soziala ardatz estrategiko eta zeharkako gisa txertatu zen, lurraldearen garapenaren zutabeetako bat bihurtuz.

Azaroaren 11n, eragile sustatzaileen arteko bilera ospatu eta Sakanan Ekonomia Sozialaren garapenerako oinarri komun bat eraikitzeko asmoz mahaiaren eraketa eta sustapena egiteko agiria sinatu genuen.