#ese

Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean

πŸ“ Aiaraldea Ekintzen Faktoria – Harreman Bira

@ekintzafaktoria Laudioko industrialdean kokatutako 750mΒ²-ko espazioa bisitatu dugu: komunitatea, euskara eta balio eraldatzaileak erdigunean jartzen dituen tresna bizia. Kultur sorkuntza, hezkuntza, aisialdia, elikadura burujabetza eta topalekua uztartzen dira bertan, tokikotasuna eta elkarlana oinarri.

Sareak sendotzen jarraitzeko gogoz! ✨

proiektuarekin banan banako gonbidapen asko (benetan asko πŸ˜…) bidali ditut azken egunetan, etorri zaretenoi mila esker, eta balorazioak ongi etorriak.

Askok esan didazue gustora etorriko zinetela baina ezin zenutela, ulergarria, mila esker ere.

Hemen duzue gaurkoaren lehen albiste bat @berria egunkarian:
https://www.berria.eus/ekonomia/gure-moneta-udazkenean-iritsiko-da-baztanera-eta-oiartzualdera_2154605_102.html

Bi eskaera:
+ Jarraitu @guremoneta Mastodonen.
+ Egin bazkide laguntzaile: https://guremoneta.eus/

Bihartik aurrera gonbidapen zuzenak 😊

Egun on!

Gaur goizean Irurtzungo Dinabiden egongo gara Sakanako Ekonomia Sozialaren Topaketan.

https://www.sakanagaratzen.com/eu/albisteak/sakanako-ekonomia-sozialaren-topaketa-otsailaren-25an-dinabiden

Bertan, gure sarearen lurralde estrategia aipatu, Altsasun sortzen laguntzen gabiltzan Zaindu Sakana kooperatiba aurkezten lagundu, eta interkooperatziorako aukerak landuko ditugu.

Mila esker Sakanako Garapen Agentzia eta Sakanako Ekonomia Sozialaren Mahaiari gonbiteagatik.

Aresotik bueltan, arratsalde osoa bertako Herri Kooperatibaren talde eragilea formatzen egon ondoren. Nekatuta baina oso pozik.

Denda, taberna eta topagunerik gabe gelditu da herria, bertan lan eta bizitzeko ezinbesteko zerbitzuak.

Herri kooperatiba sortu nahi dute behar horiei erantzun eta desio berriei forma kolektiboa emateko.

Martxoaren 2an herri osoari proiektua nola aurkeztu landu dugu gaur.


@Talaioskoop @Olatukoop

Ostiralean batzar Orokorra egin genuen Ateri kooperatibaren Egiako egoitzan (Donostia).

Azken urteko bazkideak ezagutu, 2025 kontuen lehen balorazioa eta 2026rako asmoak azaldu, eta urte berrirako hainbat erabaki hartu genituen, Fundazioaren berri jakitearekin batera.

Beti bezala plazera izan zen bazkideen arteko elkar ezagutza eta solasaldiak saretzea.

Zorionak Koop57 eta finantzatutako proiektuak posible egiten dituzuen bazkide guztioi!🌾

@lacoop57

Olatukoopek bat egiten du martxoaren 17rako Euskal Herriko gehiengo sindikalak egin duen Greba Orokorraren deialdiarekin.Β 

Otsailaren 19an Leitzan ospatu genuen Batzar Orokorrean grebarako arrazoiak ezagutu eta elkarbanatu ondoren, eta kooperatibismotik Greba Orokorraren balio eraldatzailea aitortuz, Olatukoop sareak greba deialdiari atxiki eta sarekideei norberaren kooperatiba eta erakundeetan honen zabalpena egin eta erabaki propioak hartzeko eskaera luzatzen die.

asteazkena egun garrantzitsua izango da @guremoneta proiektuarentzat, Euskal Herri osorao Monetaren parte izan nahi duen |ko pilotuaren aurkezpena egingo baitugu:

Noiz: Asteazkena 25 18:00
Non: Lekuona Fabrika

Proiektu honen prestaketan lan asko egin dugu, eta gure eguneroko justuago, euskaldunago eta ekologikogoaren eraldaketaren bidean garrantzitsua izango da.

Poztuko naiz bertan elkartzen bagara, gonbidatuta zaudete!

🌊 Gaur Olatukoop sarearen 2025/2026 Ikasturteko II. Batzar Orokorra ospatu dugu Mimukaien, Leitzan.

Batzar Orokorrak beti dira egun handiak, gaurkoan gaik ere handiak izan dira!

Bertan Mimukai (https://mimukai.eus/) Garapenerako agentzia eta Zaindu Leitzaldea (https://zaindu.info/index.html) ezagutu ditugu.

Sareak indartzen gaitu eta Esukal Herriko eraldaketa ekonomikorako indarrak biltzen jarraitzen dugu!! πŸ’ͺ🏽

πŸŽ™πŸŒ± Pikutara Darwin! – 2. kapitulua hemen da!

πŸ“ Biziola Kooperatiba

Goierri burujabeago, iraunkorrago eta orekatuago baten alde lanean ari den ekimena da.

Komunitatea, tokiko sarea eta ekonomia eraldatzailea nola gurutzatzen diren ezagutuko dugu.

Etorri gurekin Biziola ezagutzera!

🎧 Entzun hemen:

πŸ”— Olatukoop webgunea (https://olatukoop.eus/podkasta/)
πŸ”— Peertube (https://peertube.eus/w/oxiFbgV8z75WsS1vQkT6j9)
πŸ”— Baleafunk (https://baleafunk.eus/channels/pikutaradarwin/episodes)