#ese

Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean

Izarkom eta Goienerrek Iruñean irekitako bulegoa errealitate bat da!

Inaugurazioak proiektu kooperatibo eta burujabeen aldeko apustua berretsi zuen: energia eta telekomunikazioak herritarren esku jartzea, tokiko sustraitzea indartuz. Bulegoa topagune eta erreferentzia izango da Ekonomia Sozial Eraldatzailea eta interkooperazioa bultzatuz

📍 Kale Berria 10, Iruña

@izarkom @goiener 🌱

https://www.youtube.com/watch?v=GzLAYYzs3TM

Herri Kooperatiba Euskal Herrian sortutako proposamen politiko eta praktikoa da, mugaz gaindi ere oihartzuna duena, bereziki despopulazioa eta zailtasun sozioekonomikoak bizi dituzten eremuetan. Kataluniako kooperatibismoarekin elkarlanean gabiltza, eta bat gatoz erreleboa, interkooperazioa, lurralde garapena eta herrigintza eraldatzailea bezalako arloetan.
Roca i Galès fundazioak erreportajea argitaratu du aldizkarian. https://www.rocagales.cat/cooperacio-catalana-503/

🎙🌱 Pikutara Darwin! – 1. kapitulua martxan!

Ekonomia Sozial Eraldatzailearen haritik, Lapurdiko hiru esperientzia ezagutzeko aukera:

📍Hemen
📍Etxalde
📍Eskutik

Elkarlana, komunitatea eta ekonomia eraldatzailea hizpide. Elkarrizketak, bizipenak eta bestelako ekonomia bat posible dela erakusten duten proiektuak.

Entzun hemen 🎧
🔗 Olatukoop webgunea: https://olatukoop.eus/podkasta/
🔗 Peertube: https://peertube.eus/w/4vm26WW4BXjz3BTYU9Kd5u
🔗 Baleafunk: https://baleafunk.eus/@olatukoop

Gaurko egunez duela urte bete hasi nintzen lanean @Biziola Kooperatiban.
Ez da urte erraza izan, proiektu eraldatzaile batean, neure lanaren jabe izatea ezin baita erraza izan. Baina zoragarria izan da.
Milesker lantaldeko emakume puskei. Zuekin infinituraino.
Milesker etxekoei, bizitza eta lan burujabearen arteko muga lausoen arteko orekak topatzeko bidean laguntzeagatik.
Milesker ildoko burkideei.
Hobeto bizitzera nentorrela esan nuen eta askoz hobeto bizi naiz.
🌾

Atzo lan kontuetan elkarlanean ibiltzen naizen pertsona batek esan zidan "pista galdu" didala sare sozial komertzialetatik ospa egin dugunetik, mastodonera etorri beharko duela.

+ Erreferentzialtasunaren afera gakoa da trantsizioa egiteko edo jendea sare toxikoetan harrapatuta gelditzeko.

+ Lan kontuetan oso eroso nabil "sasi guztien azpitik", erreferentzialtasun organikoa lantzen, gure proposamenekin inork espero ez duen tokietan agertuz.