Badakizue #A11grebaOrokorra bateragarria dela liburuak irakurtzearekin, adibidez #DrakulaEuskaraz π
#drakulaeuskaraz
Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean
Asier Iturralde Sarasola (e)k Bram Stoker(r)en Drakula liburuaren kritika egin du
Klasiko baten itzulpen bikaina
5 izar
Drakula irakurri gabea banintzen ere hasierako zatia oso ezaguna egin zait. Hortik aurrerakoa ia erabat ezezaguna. Istorioak harrapatu nau eta asko gozatu dut. Idazleak tentsioa eta interesa amaiera arte mantentzea lortzen duela iruditu zait. Zati batzuetan nabari da eleberriak ia 130 urte dituela, baina Ana Morales itzultzaileak (@gailetagilearen_alaba@mastodon.eus) hitzaurrean dioen bezala baditu kontu interesgarri asko ere.
Itzultzailea aipatu dudanez, esan beharra daukat liburua gustagarri egitearen osagai garrantzitsu bat euskarazko itzulpena bera dela. Asko gustatu zait nola erabiltzen dituen euskalkiak ingelesezko dialektoetan idatzitako zatietan, Van Helsing-ek atzerritarra izanik duen hitz egiteko modu bitxia nola ekarri duen euskarara... #DrakulaEuskaraz
Jujuju ze ona, @txerren ez dakit #DrakulaEuskaraz irakurri duzun, baina @Gailetagilearen_Alaba k "gehiagoago" hitza argitaratu du liburu batean ππ€
#DrakulaEuskaraz Hitzaurrea irakurtzen: loturak:
-Kontakizuna denbora errealean irakurtzen> Iraileko zazpi egun->Eneko Azedo> "hilbizi" > ADUR Azken Erronka bideojokoa.
- Etxeko aingerua> Nahia Alkorta Elezgarai >BazirenBagara kanpaina> Ganbaran topatu nahi dudan "emakume ezkon-berriaren liburua".
-Munstroaren aurpegiak> Frankenstein Agurgarria
"...eta behin oinak goldearen hortzean jarrita, ezin dugu atzera egin."
A ze esaldi puska!! Ez dakit nola zegoen ingelesez, baina euskaraz borobila..!
#grebaorokorra buruan
Nola esan diezaioket bikotekideari nahiago dudala #DrakulaEuskaraz irakurri film bat ikusi baino?
π«£
Zer gertatzen zait?
Kaixo @Gailetagilearen_Alaba , suposatzen dut identifikatua duzuela akats txikia #DrakulaEuskaraz lehen edizioan, 155. orrian 37. oharra falta da, ezta? Orriaren beheko aldean ez dago (Jack Sheppardi buruzkoa alegia).
PD: ari da konplikatzen trama, gozatzen ari naiz!
Ana Morales MiRe erabiltzailearen egoerari erantzun diot
@MiRe Biba zu, #DrakulaEuskaraz en lehen irakurlea π(Xabier Mendiguren Elizegiren baimenarekin, baina berak lanagatik eta zuk plazeragatik π), eta zein irakurle fina alajaina, oharrak eta aipuak egiten! Mila esker bihotzez!
Amaitu da abentura, dar-dar eta kar-kar eragin didana! Denboran atzera bidaia ere izan da, gaztetako irakurketara eraman bainau! Gozamena!
#DrakulaEuskaraz #elegose "Zelako abentura eroan gauden. Hemen, abaila betean iluntasuna urratzen goazela, hotza ibaitik jaiki bezala egiten delarik gu kolpekatzeko, gaueko ahots misteriotsu guztiek inguratzen gaituztela, hau zer den jabetzen da norbera benetan. Jitoan legez goaz leku eta bide ezezagunetarantz; gauza ilun eta ikaragarrien mundu oso baterantz."
#Itzultzaileakazalean : Ana Morales
Ohean irakurtzen: " ez izan inoiz pentsatzeko beldur." ... ", ez batere ahate pentsamendua, baizik eta beltxarga pentsamendu handi bat da, hegal handiekin prestuki hegaldatuko dena, garaia datorkionean haiek probatzeko."
#DrakulaEuskaraz #elegose
#DrakulaEuskaraz #elegose ' "Eutanasia" hitz bikaina eta kontsolagarria da! Eskerrak ematen dizkiot asmatu zuenari, nornahi dela ere.'
#DrakulaEuskaraz #elegose "Benetan miragarria da gizakien erresilientzia. Eragozpen bat, edozein dela ere, moduren batean desagertu -heriotzaren bidez izan arren-, eta esperantzaren eta bozkarioaren lehen printzipioetara itzultzen gara hegan."
Irakurri al dituzue 426, 427 eta 428. orrialdeak???
Marabilli!!!
#Itzultzaileakazalean: Ana Morales
#DrakulaEuskaraz #elegose
Drakularekin ohera, Drakularekin gosaltzen.
XX. atalera iritsi naiz, Drakularekin gozatzen.
" argal-argala bera, hain argala, keizpeik pe ez eitteko moduan."
Piperra, gatza eta... berakatza!!
