Alex (e)k Pol Guasch(r)en Bihotzean napalma liburuaren kritika egin du (AMAIUR)
Distopia baino gehiago
Edukiari buruzko abisua espoilerrik? agian bai
Amaitu dut #BihotzeanNapalma. Zaila egiten zait liburuaren gaia definitzea: distopia, harremanak...
Lehen atala (bereziki) puzzle baten moduan antolatua dagoela iruditu zait: zatiz zati erakusten du atzean zer dagoen. Gehiago da iradokitzen duena, benetan kontatzen duena baino. Niri Chernobil moduko istripu bat etorri zait burura (ikusia dugu dokumentaletan Chernobil inguruan, gizakirik gabe, natura nola errekuperatzen den), baina nork bere hipotesia egin dezake. Atal labur-laburrak izatea lagungarria da erritmoari eusteko.
Bigarren zatia Road Movie baten itxura hartzen du, baina badu kutsu gordin eta "groteskoa" ere: exklusio-eremutik ihes, ama hila kotxearen atzeko partean eramanik.
Deigarri egin zaizkidan hiru apunte:
- Hiru pertsonai nagusietatik bakar baten izena ezagutzen dugu. Ahotsa ere kasik bakarra. Deskripzio bizi-biziak, kasik zinematografikoak. Liburua ez dute zinemara eraman, baina bai eskenatokietara. Antzerki-lan bat atondu omen dute liburuan oinarritua (Teaserra hemen: www.youtube.com/watch?v=Gq3ZBWpOXRs). Joe, kosta egiten zait irudikatzea nola lortu duten liburua antzezlan bihurtzea.
- Bigarren zatiaren sarreran Fiona Apple abeslariaren aipu bat ageri da: "Inork ezin du inor ordeztu". Elkarrizketa batean Pol Guasch-ek aipatu zuen Fiona Apple zela bere liburu honen soinu-banda. Ez dut lortu aipu hori zein abestitakoa den asmatzea. Ez nuen Fiona Apple ezagutzen. Hori ere deskubrimendu bat izan da.
- Han-hemenka hizkuntza-gatazka baten zantzuak aipatzen ditu. Esplizituki, amaren poemetan ageri da bereziki:
/ seme ez ahaztu inoiz / hizkuntza bat / egiten duan hizkuntza hau ez / izan arren neurea / egiten duan hizkuntza horrek / nahi ez izan arren neurea / nirea ez den hizkuntza bat duen / seme bat egin diat
Gustura irakurri dut. Ez nuke esango istorioak erabat harrapatu nauenik, baina bai barruan halako sentsazio arraro bat utzi didala. Ez dakit... agian horixe da liburu on bati eskatu ahal zaion gauzarik onena.
