We are plenty in here Euzkadin eginak

, #279

Paperback, 166 pages

euskara language

Published by Pamiela.

ISBN:
978-84-9172-443-8
Copied ISBN!
3 stars (1 review)

«We are plenty in here...» hasten da abesti bat, ingelesa eta euskara konbinatuz, kaleko prostituzio harreman batzuk kontatzen dituena. Herri-abesti moduan zabaldu dena, baina norbaitek sortu zuena nonbait, eta noizbait.

Autore ahaztua Simon Gandarias ibarrangelutar-elantxobetarra. Duela ehun urte, zer-eta bertsoak egiten zituen Sam Gandariasek Utah, Nevada, Kalifornia, Idaho, Oregon aldean. Zergatik alde egin behar izan zuen Euskal Herritik? Zertarako idazten zituen euskarazko bertsoak Ameriketako Far Westean?

Halako galderen bidetik, testuak arakatu eta indusketa moduko gogoetak eginez aurkezten digu Joseba Sarrionandiak emigrante, artzain eta ostalari umil hori («ez zen Jaungoikoaren oiloa lako txintxoa izango») eta haren eskukada bat bertso («ez dira arte-obra handiak beharbada »). Testu arkeologia eta memoria historiko ariketa da liburu hau, dena hain laster ahazten dugun sasoi honetan.

1 edition

AGUR GERO ARTIAN Sam

3 stars

Idazle haundi bat, tipo normalen gaiñian idazten. Lehen Markos Gimenekin modura, oin Simon Gandariasekin. Tipo normalak? Ala danok dakaguzen berezittasunekin? Edozelan be, oso atsegiña izan dok Gandariasen gaiñian ezagutzen doguzen apurrak biltzeko ariketihau. Gaur ahaztuta, baiña bere garaian pertsonaje bat izan bihar zuan, bere herrixan behintzat. Lotsa gitxi, eta bere erdipurdiko bertsuetan gai guztiekin ausartu zuana, izperringietan argitaratuta, eta Jaurlaritzako ordezkarixeei emonda. Bide batez, belaunaldi oso baten erretratua eginda, Historia haundixian agertzen ez dirazen gauzen notario. Liburuan, gaiñera, kantu guztien QR kodiguena ide ona izan dok, irakorketiari beste dimentsiño bat emonda.

Subjects

  • emigrazioa