Alex (e)k Chesús Yuste(r)en La memoria de la turba liburuaren kritika egin du (Colección Carrachinas)
Irlandako historia eta istorioak
Hau ere Irlandako oporren harira irakurri dut. Egia esan, kasualitatez iritsi nintzen liburu horretara. Thriller moduko bat bilatzen ari nintzen, Irlandan kokatua, eta hau topatu nuen, Irlandako historioari eta kulturari buruzko erreferentziaz josita. Agian erreferentzia gehiegi…
Istorioa Irlandako herri txiki batean geratatzen da. Historialari baten ikerketaren arabera, gerra zibilean hildako herriko heroiaren historia ez da denek uste dutena. Gainera, herrian bertan apaiz gazte bat desagertu da... Nobela beltza eta detektibeen istorioak maite dituen irakurketa-klub txiki bat dago herrian. Lehenagotik ere, benetako kasuak ikertzen jardun izan dute.
Chesus Yusteari buruzko erreferentziak begiratu dudanean... sorpresa! Politikoa da, idazlea izateaz gain. Alderdi aragonistaren diputatua izandakoa da eta Irlandarekiko maitasun moduko bat duela nabari da (agian obsesioa esan nezake). Badu halako liburu gehiago, eta blog bat elikatzen du, Irlandako gaiak lantzen dituena: innisfree1916.wordpress.com/
Liburua ez dago gaizki. Istorioa, neurri batean, aitzakia da bertako historia eta kultura ezagutzera emateko. Helburu hori ederki betetzen du. Argumentoa …
Hau ere Irlandako oporren harira irakurri dut. Egia esan, kasualitatez iritsi nintzen liburu horretara. Thriller moduko bat bilatzen ari nintzen, Irlandan kokatua, eta hau topatu nuen, Irlandako historioari eta kulturari buruzko erreferentziaz josita. Agian erreferentzia gehiegi…
Istorioa Irlandako herri txiki batean geratatzen da. Historialari baten ikerketaren arabera, gerra zibilean hildako herriko heroiaren historia ez da denek uste dutena. Gainera, herrian bertan apaiz gazte bat desagertu da... Nobela beltza eta detektibeen istorioak maite dituen irakurketa-klub txiki bat dago herrian. Lehenagotik ere, benetako kasuak ikertzen jardun izan dute.
Chesus Yusteari buruzko erreferentziak begiratu dudanean... sorpresa! Politikoa da, idazlea izateaz gain. Alderdi aragonistaren diputatua izandakoa da eta Irlandarekiko maitasun moduko bat duela nabari da (agian obsesioa esan nezake). Badu halako liburu gehiago, eta blog bat elikatzen du, Irlandako gaiak lantzen dituena: innisfree1916.wordpress.com/
Liburua ez dago gaizki. Istorioa, neurri batean, aitzakia da bertako historia eta kultura ezagutzera emateko. Helburu hori ederki betetzen du. Argumentoa ondo eraikia dago, baina bada apurtxo bat prebisiblea.