30 x 21 zm, 130 orrialde

gaztelera, euskara hizkuntza

2020ko abe. 1a(e)an Autoedizioa(e)n argitaratua.

4 izar (berrikuspen 1)

Mariola Reigosa eta Txarli Garcia zeladoreak dira Mendaroko Ospitalean, baita lagun onak ere, eta, hain zuzen, beren lanean oinarrituta ondu dute ‘Mirenolatu la celadora vampira’ komiki-bilduma. Bi zenbaki argitaratu dituzte dagoeneko, eta umoretik eta kritikatik sortuak dira. Laneko istorioak eta bitxikeriak izan dira egileen inspirazio-iturri.

Nolatan hasi zineten komiki bat egiten? Txarli: Osakidetzan elkarrekin hasi ginen behar egiten, egun berean, eta hala ezagutu genuen elkar. Niri asko gustatzen zaizkit komikiak, komikizalea naiz, eta Mariolari ere bai; erdi brometan, bere karikatura bat oparitu nion, nik neuk egindakoa, eta horrela hasi zen dena. Mariola: Hasiera berezia da. Eibarko Ospitalean elkartu ginen lehenengo aldiz, orain dela hiru urte. Mendaroko Ospitaleko korridoreetan elkartu ginenean, esan nion brometan ni zeladore banpiroa nintzela, eta ospitalean lan egiten hasi nintzela laborategiko odola lortzeko.

Zer kontatzen du? Mariola: Istorioa sortzen da eguneroko lanetik. Sortzean, Txarlik paperean islatzen du. Gehienak dira ospitaleko kontuak, gure lanean sortzen diren gauzak, egoerak, …

Edizio 1

(e)k Carlos Gracia(r)en Living in Josakidetza liburuaren kritika egin du (Miren Olatu, la celadora vampira, #1)

Banpiro kanpetxanuak

4 izar

Urtiak dira hain komiki punkixa irakortzen ez nebanetik.

Plus bat osagilliondako, gure munduko kodiguak eta barne-kontuak modu zorrotz eta sarkastikuan destripatzen dittualako. Gidoiak, bikainak.

Zeladore punk maittagarrixak, ospittaleko tripak bizitzaz eta alaittasunez betetzen dittuezen osagille kanpetxanuak; hizkera fresko, dotore eta adierazkorra (punk izatia ez dalako birauak eta aho-gorotza botatzian sinonimua). Parrandia, eskatologia eta halakuak bai, baiña baitta pasarte oso hunkigarrixak bebai -Covid19xari buruzko azken txatala adibidez-. Horrek, eta komikixan itxura kutre-dotore koloretsuak -autoeditauta, Dortoka inprimategixan ekoitzia, eta modu artesanalian banatuta- aparteko argitalpen bihurtzen dau.

Hizkuntziari buruz, atentziñua deitzen dau egillien aukeria: bixak euskaldunbarrixak, erreztasun gehixago dake gazteleraz, eta hala dagoz testu gehixenak; baiña euskeria eskuma-ezker sartzen da, gitxien usten dan lekutik, Mendaroko ospittalian errealidadian islada fidela emonez (gune oso euskaldunan erreferentziako osasun etxia). Naturala hori be, eta nere gustokua! Ez neuke esango diglosia tipikua danik, eta bai ostera erderaz bizi dan mundu batian kontrol barik, eta espontaneoki -behetik gora- sartzen …