Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Carlos Gracia(r)en Relatos incómodos liburuaren kritika egin du
Benetakotasuna
4 izar
Harrittu egin nauk. Normalian, aldizkari grafikuetako marrazkilarixen artian irregulartasun haundixa egoten dok (aldizkari profesional zein afizionatuetan), baiña horrek bere xarma propixua jaukak: orijinaltasun gitxiko, eta badaezpadako grazixako historien artian, perla jenialak aurkitzen dittuk-eta. Album honek be irregulartasun jenial horixe jaukak.
Argitalpen oso txukuna dok, Txarlin lagunak maittasunez zaindu juen ediziñua kontizu: marrazkixak oso detallistak dittuk, patxadaz begiratzekuak; baiña kolorien erabilpena oso deigarrixa eta expresibua dok. Zuribaltzezko marrazkixak -oso fanzineruak-, azpimarratzen eta osatzen juek detalle gorri ugarixak, eta handik-hamendik bakanaguak dirazen beste koloretako briztadak. Ez dok ohikua halako elegantzia, hain espiritu punkeko argitalpen batian!
Historixen gaiñian, historixak ez juek txantxilloirik segitzen, danetik jagok: historia landu eta luziaguak, erreflexiño bigurrixak, naif erara blaust botatakuak, orrialde pare baten erretratatutako unekadak... Batzuk bereziki inpaktau nabe: yonki bixena, 100 euroko billetiana, kuadernuana, boxena...
Ondo gordeko juat, Miren Olaturen lehelengokuan onduan!