Diesel

, #166

205 x 140 mm, 118 orrialde

Euskara hizkuntza

Alberdania(e)k argitaratua.

ISBN:
978-84-9868-911-2
ISBN-a kopiatu!
4 izar (2 berrikuspen)

Elkarren antzik ez duten zazpi narraziok osatzen dute Bertol Arrietaren hirugarren ipuin liburua, nahiz eta guztietan agertzen diren bizitzarekiko eszeptizismo puntu bat erakusten duten gizabanakoak, heroitasunik batere gabeko egunerokoaren heroi arruntak, diesel jendea: errutinari aurre egiteko grinarik gabe dabilen idazle blokeatua, haurren urtebetetze ospakizunak kondena zaizkion aita etsia, laurogeitaka urteko pintore baten misterioa deskubritu nahi duen kazetari prekarioa, suizidaren maitasuna bilatzen duen mutilzahar desesperatua… Eta hala ere, edo justu horregatik, Bertol Arrietaren liburua ez da batere pesimista, ipuin ia guztiak zeharkatzen dituen umore ukitu -batzuetan malenkoniatsu- batek, bizitzaren ataka gaiztoei irribarre batekin aurre egin nahi horrek, hondo-hondoan ikuspegi bitalista bat ezkutatzen baitu.

Edizio 1

(e)k Bertol Arrieta(r)en Diesel liburuaren kritika egin du (Narrazioa, #166)

Heriotz ez oso solemneak

Baloraziorik ez

Zazpi narrazioz osatutako ipuin bilduma honetan askotariko istorioak aurkituko ditu irakurleak, baina esango nuke badirela motibo batzuk denak elkarrekin lotzen dituztenak: heriotza, adibidez, ia ipuin guztietan agertzen da; baita errutinario bihurtutako bikote harremanak ere; erreferentzia kultural dezente agertzen dira ipuinetan, gainera (ez debalde: pertsonaiak kokatzen laguntzen dute, ipuin batek eskatzen duen bat-batekotasunarekin).

Adin ertaineko jendearen bizitza ez oso heroikoetara garamatza Arrietak eta esango nuke haren narratzaileek (ia beti lehen pertsonan), oreka zail bat lortzen dutela, pertsonaien alderdi negatiboak erakutsiz, baina kontu horietan gehiegi ere errekreatu gabe.

Ipuin askotako protagonistak gizon nahiko patetikoak direla iruditu zait, baina patetismo hori umore fin baten bidez aurkezten da. Azken finean, ez ote da liburu osoa zeharkatzen duen gaia gizon heterosexualaren heriotza? Ez gara ba horrekin solemneegi jartzen hasiko altura honetara iritsita.

avatar for gorka_bm

baloratu du

4 izar