The Sumage Solution (San Andreas Shifters, #1)

English hizkuntza

2017(e)an argitaratua

ISBN:
978-1-944751-09-8
ISBN-a kopiatu!

Inventairen ikusi

5 izar (berrikuspen 1)

2 edizio

Identitate jokoa

5 izar

Marine Biology ondoren, gizotso taldea Bay Area-ra lekualdatu eta lan bila dabiltzatela ikusten dugu. Momentuz queer lagun baten kontaktu bidez alokairu bat lortu dute baina ez dakite noizarte ibili ahalko diren horrela, eta beraien egoera finkatu nahiko lukete. Ondorioz, Biff, anaia, DURPS gizaki magiko eta fantastikoentzako instituzio (nahiko sekretibo) -ra bidaltzea erabaki dute. Bestalde, Max, funtzionario gazteak, ez du gizotsorik baimendu nahi; jada badu arazo nahiko, bere aita zenduaren hitzetan, azti akastun gay defektua izanik, eta ez ditu gizotso motorzale, zakar eta queerfobo batzuk bere ingurugiroan nahi. Hau, noski, guztiz aldatzen da Biff, edo benetan, Bryan ezagutzen duenean.

Denok behar dugu halako Bryan bat bizitzan. Beno, agian ez hain sexu-positiboa; hemen bai egiten dute txortan! Ez da denen gusturako, noski, pasarteak sexu eszenekin tartekatzen dira eta, bereziki hasieran. Ni gustora, baina honek sexualitatearekin du zerikusia azkenean. Gerora, amodioa korapilatzean, beste elementu gehio txertatzen dira, fantasiazko munduaren izaera azaltzeko eta hala, …