1999ko urt. 1a(e)an Bizkaiko Bertsozale Elkartea(e)n argitaratua.
ISBN:
978-84-89283-1-5
ISBN-a kopiatu!
3 izar
(berrikuspen 1)
"Liburu honek daukaz
nire aztarrenak
gu lako jende batek
egin dabezenak
argitaratzen dira
batzuen izenak
irakurri dezaten
ondoik datozenak."
(....)
"Kaixo irakurle guztioi!!!
Lehenengo eta behin neure aurkezpena egingo deutsuet. Juan Ibarzabal naz, baina "Buztarri" deitzen nabe. 1924ean jaio nintzan Erlatx baserrian. Hau Markinako baserri bat da, eta nik dakidanez izen hau erle eta hatx asko egozalako ipini jakon. Nire aita eta ama Juan eta Pantxike ziran, bost anaia eta hiru arreba be baginen. Arreba gazteena jaio eta momentuan hil ei zan. Zortzi jaio eta zazpi hazi; Miguel, Jesusa, Esteban, Jeronima, Isidro, Jose eta ni gazteena. Esteban eta Jose zorioneko minbiziaz hil ziran. Aitita bat be ezagutu neban, nire amaren aita.
Erlatx baserriak ehun oin, hogeita zortzi metro daukoz luzeran, etxe handia da. Berrogeita hamar bat metrora metal iturri bat be badago. Basoz ez da haundia baina bai badaukoz solo eta zelai ederrak.
Baserriak ez ditu ehun urte edukiko oraindik. …

Baserriak ez ditu ehun urte edukiko oraindik. Gogoratzen naz ni txikia nintzala, orain dala hirurogei urte inguru nire aitak eta amak egin ebela sukaldea eta doladie.
Nik lau urte nebazanean, nire gogo haundienetakoa sei urte edukitzea zan. Halako baten heldu jatezan sei urteok eta orduan izan zan gure aitak erosi ebazanean bost ardí eta aharia. Ah!, nire poza ardí zaintzera joateko, baina hareen artean aharia egoan eta hamaika burruka egin genduan alkarregaz. Nire ilusioa ardí asko edukitzea zan, baina ez ziran hamabost baino gehiago izaten. Sagardoa be egiten genduan sagasti eta sagarra jotzeko tresnak genduzala aprobetxatuz. Auzoetako sagardoak be askotan gure etxean egiten ziran.
Hau dana egiteko ura, Iketza baserritik (1,5 kilometrora dago), ekarten genduan tubo galbanizatu baten bidez. Tubo hau arin hondatzen zan, lur barrutik joan behar izaten ebalako. Orduan ez zan izaten oraingo tuborik. Horregaitik gure aitak behar asko egin behar izan eban ur kontuan."
Ea: literatura eta entrenenimendua billatzen dabenak, etxok liburu honetan topauko. Buztarrin testamentu morokua dan honetan, basarrixa, probetan eta bertsotan asko jardun daben pertsona baten oroitzapenak jatozak, bata bestian atzetik, eta mundu horretan aditua edo zalia ez dan bati astuna egin leikixo basarri, itzain, taberna eta hango ugezaba onei egindako kunplido zerrenda luzia (izan be, seguru Buztarri ez zala danekin ondo konpontzen, baiña lekukotasun honetan ez jaukak iñorenganako berba txarrik). Halan be, Josune alabiak bildutako guztiak balixo dokumental itzala jaukak. Idazteko ohittura askorik ez daukan mundu horren lekukotasun gitxi jagozak eta.