Nire aztarrenak

Paperback, 173 pages

Euskara language

Published Jan. 1, 1999 by Bizkaiko Bertsozale Elkartea.

ISBN:
978-84-89283-1-5
Copied ISBN!
3 stars (1 review)

"Liburu honek daukaz nire aztarrenak gu lako jende batek egin dabezenak argitaratzen dira batzuen izenak irakurri dezaten ondoik datozenak."

(....)

"Kaixo irakurle guztioi!!!

Lehenengo eta behin neure aurkezpena egingo deutsuet. Juan Ibarzabal naz, baina "Buztarri" deitzen nabe. 1924ean jaio nintzan Erlatx baserrian. Hau Markinako baserri bat da, eta nik dakidanez izen hau erle eta hatx asko egozalako ipini jakon. Nire aita eta ama Juan eta Pantxike ziran, bost anaia eta hiru arreba be baginen. Arreba gazteena jaio eta momentuan hil ei zan. Zortzi jaio eta zazpi hazi; Miguel, Jesusa, Esteban, Jeronima, Isidro, Jose eta ni gazteena. Esteban eta Jose zorioneko minbiziaz hil ziran. Aitita bat be ezagutu neban, nire amaren aita.

Erlatx baserriak ehun oin, hogeita zortzi metro daukoz luzeran, etxe handia da. Berrogeita hamar bat metrora metal iturri bat be badago. Basoz ez da haundia baina bai badaukoz solo eta zelai ederrak.

Baserriak ez ditu ehun urte edukiko oraindik. …

1 edition

Lekukotasun garrantzitsua

3 stars

Ea: literatura eta entrenenimendua billatzen dabenak, etxok liburu honetan topauko. Buztarrin testamentu morokua dan honetan, basarrixa, probetan eta bertsotan asko jardun daben pertsona baten oroitzapenak jatozak, bata bestian atzetik, eta mundu horretan aditua edo zalia ez dan bati astuna egin leikixo basarri, itzain, taberna eta hango ugezaba onei egindako kunplido zerrenda luzia (izan be, seguru Buztarri ez zala danekin ondo konpontzen, baiña lekukotasun honetan ez jaukak iñorenganako berba txarrik). Halan be, Josune alabiak bildutako guztiak balixo dokumental itzala jaukak. Idazteko ohittura askorik ez daukan mundu horren lekukotasun gitxi jagozak eta.

Subjects

  • Bertsolaritza
  • Autobiografia
  • Markina-Xemein