Uxue (e)k Patricia Pérez(r)en Obsidianazko begia liburuaren kritika egin du (Sara-Li jatorria, #3)
Sara-Li 3. Gero eta bilduma sendoagoa, gaztetxoentzat
5 izar
«Obsidianazko begia» Sara-Li: jatorria bildumako hirugarren liburua da, Julio Santos idazlearena eta Patricia Pérez ilustratzailearena. Aurreko bi liburuak «Mila urte geroago» eta «Hiru galdua» dira. Irakurri badituzue, Sara-Li, protagonista nagusia, ezagutzen duzue honezkero. Ekialdeko neskatila da, bere guraso eta Txano eta Oscar anaia bikiekin bizi dena. «Obsidianazko begia» liburuan, Sara-Li eta bere lagunak kanpamentuetan ibiltzen dira: natura, txabolak, elkarbizitza, lagunak eta ez hainbeste... azken finean, gaztetxoak dira. Hala ere, zerbaitek ateratzen du Sara-Li handik: galdutako hirira itzultzeko eskatzen diote. Oraingoan haratago doa eta beste bizimodu bat deskubritzen du, bere irudipenekin zerikusia duena. Asko gustatzen zait Juliok sortu duen eta Patriciak irudietan islatu duen azpimundu hori, bai eszenatokietan, bai pertsonaietan. Beste behin, Sara-Lik fantasia, magia eta irudimena dakarzkigu, bere adineko talde baten esperientzia normalekin batera: bekaizkeria eta norberekeria, eta baita jakin-mina, inpultsibitatea eta baldintzarik gabeko adiskidetasuna ere. Eta zer gertatzen da obsidianaren begiarekin?, esango duzue. Argi dago garrantzi handia duela istorio …
«Obsidianazko begia» Sara-Li: jatorria bildumako hirugarren liburua da, Julio Santos idazlearena eta Patricia Pérez ilustratzailearena. Aurreko bi liburuak «Mila urte geroago» eta «Hiru galdua» dira. Irakurri badituzue, Sara-Li, protagonista nagusia, ezagutzen duzue honezkero. Ekialdeko neskatila da, bere guraso eta Txano eta Oscar anaia bikiekin bizi dena. «Obsidianazko begia» liburuan, Sara-Li eta bere lagunak kanpamentuetan ibiltzen dira: natura, txabolak, elkarbizitza, lagunak eta ez hainbeste... azken finean, gaztetxoak dira. Hala ere, zerbaitek ateratzen du Sara-Li handik: galdutako hirira itzultzeko eskatzen diote. Oraingoan haratago doa eta beste bizimodu bat deskubritzen du, bere irudipenekin zerikusia duena. Asko gustatzen zait Juliok sortu duen eta Patriciak irudietan islatu duen azpimundu hori, bai eszenatokietan, bai pertsonaietan. Beste behin, Sara-Lik fantasia, magia eta irudimena dakarzkigu, bere adineko talde baten esperientzia normalekin batera: bekaizkeria eta norberekeria, eta baita jakin-mina, inpultsibitatea eta baldintzarik gabeko adiskidetasuna ere. Eta zer gertatzen da obsidianaren begiarekin?, esango duzue. Argi dago garrantzi handia duela istorio honetan, baina zertanjakiteko, irakurri beharko duzue... Xarpa Books webgunean «Sara-Liri: Obsidianazko begia» buruzko informazio gehiago aurki dezakezue, eta erosketa-estekak hainbat formatutan, euskaraz zein gaztelaniaz. Bukatzeko, kontatuko dizuet dagoeneko salgai dagoela bildumako laugarren liburua: «Non zaude, Maylin?». Banoa azkar irakurtzera!