hegalekin, 176 orrialde

euskara, gaztelania hizkuntza

2024ko mai. 19a(e)an Xarpa Books(e)n argitaratua.

ISBN:
978-84-18875-72-4
ISBN-a kopiatu!
5 izar (2 berrikuspen)

Kaixo, nire izena Sara-Li da, eta botere magikoak ditut. Nire lagunek eta nik gure azken abenturan gertatutako guztia barneratzen ari ginela, jauregiaren azpian aurkitu genuen koba bere sekretuak agerian uzten hasi zen, eta, egun batean, aztiek haiekin batera joatera gonbidatu gintuzten. Bisita ez zen espero bezalakoa izan, ordea, eta handik milaka kilometrora amaitu genuen, Amazoniako oihanaren erdian galdutako hiri misteriotsu bat esploratzen. Han, hiriko hondakinen artean aurkitu genituen enigma harrigarriek adimena zorroztera behartu gintuzten. Ausartuko zara gurekin etortzen?

Edizio 1

(e)k Júlio Santos(r)en Hiri galdua liburuaren kritika egin du (Sara-Li jatorria, #2)

Magia eta abentura irakurle gazteentzat

Baloraziorik ez

«Hiri galdua» Sara-Liren bigarren abentura da. Lehenengoa «Mila urte geroago da». Honek protagonistaren Avalon magoen eskolako lagun eta klase-kideak aurkeztu zizkigun. Abentura berrien hasiera ere utzi zigun, eta zalantza asko airean.

Eskolako lurpean aurkitu zuten kobazuloaren historia jarraitzen du. Irakasleak beren kabuz ikertzen aritu dira, eta bertatik galdutako hiri misteriotsu eta urrutiko batera irits daitezkeela jakin dute. Sara-Li eta bere lagunak hiri horretara doaz. Han mundu berri bat aurkituko dute, non ikertzeko gauza pila bat aurkituko dituzten, baina beste baterako utzi beharko dute. Abentura “zikindu” egiten da bi “gaiztoen” erruz: Malakran, oso gaiztoa dena, eta Kendra, hainbestekoa ez dela uste dudana.

Eta hori da konta dezakedana trama gehiegi ez destripatzeko…

Istorio honetan Txano eta Oscarren —Sara-Liren anaien— sagatik ikusten ari garen elementuak aurkituko ditugu: abentura, fantasia, misterioa, adiskidetasuna eta talde-lana. Baina gazteen artean sor daitekeen lehia hori ere hor dago, inbidiaren ondorio izan daitekeena ziurrenik, eta ez da konpontzen «lagunak …

avatar for Uxue_pm

baloratu du

5 izar

Gaiak

  • haur literatura
  • magia
  • fantasia
  • abenturak