Zenbaki gorriak

, #11

Azal biguna, 184 orrialde

Euskara hizkuntza

Erein(e)k argitaratua.

4 izar (berrikuspen 1)

Hamabi urte igaro dira Mahamoud Touré Bilboko Afrika Txikira heldu zenetik, familia Burkina Fason utzita eta amets berrien alde borrokatzeko prest. Horretarako Saharako basamortua zeharkatu behar izan zuen, eta Gibraltarko itsasartea igaro. Baina denboraren poderioz, emaztea eta seme-alabak, etorkizun oparoko promesa hutsalez nazkaturik, ahaztu egin ziren Touréz, eta burkinarra zurrunbilo iraunkor batean sartu zen non ilunak askoz gehiago diren argiak baino.

Aurreko nobelan Las Palmasen egon ondoren, oraingo honetan patuak Bartzelonara darama Touré. Hor, denbora soberan izango du ihesaldi etengabea bilakatu zaion bizitzaz hausnartzeko, bizi izandako esperientzia gogorrak eta egindako okerrak mamurtzeko, eta inoiz baino astunago sentituko du bakardadearen pisua. Bere lagun leial Osman, Xihab eta Kristina (Sa Kené) jada ez dauzka ondoan, eta inoiz imajinatuko ez zituen gauzak egin beharko ditu bizirik irauteko, degradazio-maila beherenera iristeraino.

Jon Arretxek argazki gordina eskaintzen digu Zenbaki gorriaken Bartzelonako turismo-leku ederren azpian gordetzen den errealitatearena, eta agerian uzten digu paperik gabeko etorkinek, etxebakoek, …

Edizio 1

(e)k Jon Arretxe(r)en Zenbaki gorriak liburuaren kritika egin du (Toure saga, #11)

Touré Bartzelonan

4 izar

Bost egunetan irakurri dut liburua. Gustura. Touré detektibearen sagako lehen liburua irakurrita nuen soilik. Telesaila ikusita ere bai. Ez dakit hori ona den ala ez, baina baldintzatu egiten du neurri batean: ezin saihestu liburuan ere aktorearen aurpegia ikustea.

Eszenarioa zertzeko erabiltzen dituen gaien eta irudien gaurkotasunak harritu nau: turismoaren inguruko gatazka Bartzelonan (teleberrietan ikusi ditugun irudiak, manifestariek turistei ur-pistolekin "erasotzen" zietenean); amnistia-legeari buruzko hika-mikak, eskuin muturraren gorakada, droga berrien sarrera...

Iruditzen zait lehen liburutik hona Touré pertsonajea asko aldatu dela. Agian merezi du erdiko liburuak esploratzea. Bigarrena eta hirugarrena podcast formatuan daudela ikusi dut. Aukera bat izan daiteke. www.eitb.eus/eitbpodkast/aisia-fikzioa/audioliburuak/toure/

Liburuaren amaierari buruzko espolerrik ez dut inon ikusi. Neuk ere ez dut egingo, baina ez nuen espero.

Laburbilduz... ongi! Gustura!