Goikara reviewed Mercado de invierno by Philip Kerr
Oso entretenigarria
4 stars
Oso entretenigarria, erritmo motela hasieran, baina gero gertaerak azkar gertatzen dira eta azkenean ezin utzi irakurtzeari amaierarte. Ez dut esperientzia handirik eleberriak baloratzen, baina hau gustatu zait futboleko erreferentzia asko dituelako. Futbola gustatzen ez bazaizu polizia-eleberri hobeak egongo dira, baina gustatzen bazaizu, gozatu egingo duzu. Protagonista eta taldea asmatuak diren arren, 2015eko Premier League-an elkarrekin bizi dira, baina onena Ingalaterrako ligako beste garai eta jokalari batzuen erreferentziak dira. Gainera, protagonistek antz handia dute gaur egungo taldeekin. Trilogia bat da, bigarren atalaren zain nago.