Alex (e)k Batzuk(r)en Hamarreko bitxia liburuaren kritika egin du
Hamarreko bitxia
Deigarria egin zait Udalbiltzak antolatzen duen GURETIK SORTUA proiektuaren ideia: "Dena delako herri horretara joan. Hango jendearekin egon. Bertako ezaugarriak, ikustekoak, istorioak, kezkak, mitoak, gertaerak, bizipenak eta bizipozak... konta diezazkizutela. Gero, horrekin guztiarekin, istorio bat osatu... Ipuin bat izan daiteke, komiki bat, film labur bat... nahi duzuna!"
Horixe da "Hamarreko Bitxia" ipuin-liburuaren oinarria: hamar istorio, hamar herriren "nortasuna" ezagutzera emateko.
Interesgarria litzateke prozesua zein izan den ezagutzea... Idazle bakoitzak zeintzuk "input" jaso dituen, eduki horiek nola "destilatu" dituen eta nola iritsi da iritsi den lekura. Halakorik kontatzen ez dutenez, hori guztia imajinatea tokatzen zaigu.
Hamar ipuinak orohar ongi... Are hobeki horko erreferentziak ezagunak eta horko lekuak gertukoak sentitzen dituzunean... Halaxe gertatu zait, esate baterako, Jon Abrilek Atharratzeri buruz idatzi duen istorioarekin: banandu berri diren bi neska, herriaz hizketan; batak (bertakoak) ez dio Xiberoari etorkizunik ikusten; besteak (Lyonetik etorria) bertako herrigintza-giroarekin maiteminduta. Huraxe gustatu zait bereziki, agian neu ere Atharratzeri nahiko …
Deigarria egin zait Udalbiltzak antolatzen duen GURETIK SORTUA proiektuaren ideia: "Dena delako herri horretara joan. Hango jendearekin egon. Bertako ezaugarriak, ikustekoak, istorioak, kezkak, mitoak, gertaerak, bizipenak eta bizipozak... konta diezazkizutela. Gero, horrekin guztiarekin, istorio bat osatu... Ipuin bat izan daiteke, komiki bat, film labur bat... nahi duzuna!"
Horixe da "Hamarreko Bitxia" ipuin-liburuaren oinarria: hamar istorio, hamar herriren "nortasuna" ezagutzera emateko.
Interesgarria litzateke prozesua zein izan den ezagutzea... Idazle bakoitzak zeintzuk "input" jaso dituen, eduki horiek nola "destilatu" dituen eta nola iritsi da iritsi den lekura. Halakorik kontatzen ez dutenez, hori guztia imajinatea tokatzen zaigu.
Hamar ipuinak orohar ongi... Are hobeki horko erreferentziak ezagunak eta horko lekuak gertukoak sentitzen dituzunean... Halaxe gertatu zait, esate baterako, Jon Abrilek Atharratzeri buruz idatzi duen istorioarekin: banandu berri diren bi neska, herriaz hizketan; batak (bertakoak) ez dio Xiberoari etorkizunik ikusten; besteak (Lyonetik etorria) bertako herrigintza-giroarekin maiteminduta. Huraxe gustatu zait bereziki, agian neu ere Atharratzeri nahiko atxikia nagoelako... Baina besteak ere ongi e! Ez pentsa!
Garai batean ipuin laburren oso zalea izan naiz; gaur egun gutxixeago... orain nobelak nahiago ditut. Susa argitaletxeak ateratzen zituen ipuin-bildumak gogoratzen ditut: "Urte guztiak dira diferenteak" (1984), "Aurten ere diferentea izanen da" (1985)... Akordatzen naiz lilura berezi bat zutela, enkanto berezi bat, freskura. Ez dakit ongi azaltzen, baina esango nuke liburu honek ere baduela halako zerbait.