Azal biguna, 376 orrialde

euskara hizkuntza

Txalaparta(e)k argitaratua.

ISBN:
978-84-19319-86-9
ISBN-a kopiatu!
4 izar (3 berrikuspen)

Ager al daiteke pago bat egun batetik bestera, gau bakarrean, inork hura landatu gabe? Halaxe gertatu da Sophia Siméonidis kantari ospetsuaren lorategian, eta ordutik ez du lorik egiten. Egun batzuetara desagertu egiten da Sophia, gainera, nahiz eta bere senarrak kezkarik agertu ez. Asperdurak, ikertzaile senak eta gertaera latz batzuek akuilaturik, alboko etxe kalamastrako hiru bizilagun historialariek, Vandoosler polizia ustel ohiak lagundurik, pagoaren sustraiak arakatuko dituzte, urteek gorrotoz eta jelosiaz gizenduak.

14 edizio

(e)k Fred Vargas(r)en Altxa, hildakoak liburuaren kritika egin du (Ebanjelariak, #1)

Hiru ebangelista suari begira

4 izar

Garai bateko nobela poliziakoen estiloan eraikia dago: biolentzia espliziturik ez, argumentoaren norabide aldaketa ugari, amaiera ustekabea.

Berezia da pertsonajeak nola eraikitzen dituen. Esango nuke horixe dela nobelaren gakoetako bat. Hori eta umorea nola erabiltzen duen... absurdoaren ikutu batekin (kasik Valle Inclan-en modura). Horrek bizitasuna ematen dio eta sinisgarritasuna kendu.

Protagonistak 3 historialari dira, bakoitzak garai batean espezializatua: historiaurrea, erdi aroa eta gerra handia. Elkarren lagunak, euren espezialitateen arteko lehiagatik elkarri zirika aritzen badira ere. Iraganaren hiru ikertzaile, orainean ikertzen. Etxe merke bat lortu dute, zaharberritzearen truke. Bakoitzak pisu batean bizi da... orden kronologikoan: historiaurrea lehen pisuan, erdi aroa bigarrenan eta gerra handia hirugarrean... Ezin zen bestela izan. Elkarri deitzeko... kolpe bat jo behar da lehengo pisuko bizilagunari deitzeko; bi kolpe, bigarrenekori; hiru kolpe, hirugarrenekoari... zazpi kolpe dira denok biltzeko deia.

Sua dute elkargune. Historiarruen gizon iletsuz osatutako taldetxoak biltzen dira haitzulotik gertu suaren inguruan; Erdi Aroko biztanlea etxeka kontatzen da, …

(e)k Fred Vargas(r)en Altxa, hildakoak liburuaren kritika egin du (Ebanjelariak, #1)

Hirutasun Santu bitxia

3 izar

Vargasen idazkera nabaritzen da, baina irakurtzen ari nintzela beti iruditu zait istorioa txantxa batean amaituko zela. Ez da hala izan, baina ondorioa nahiko sinesgaitza izan da. Itzulpenean ondo ebatzita dago, hobeto, agian, frantsesezko jatorrizko bertsioan baino.

avatar for jemalkorra

baloratu du

4 izar