Beste mundu bat nahi genuen

Nafarroako ezker iraultzailea, 1970-1979

Paperback, 296 pages

Euskara language

Published Sept. 1, 2022 by Nafarroako Gobernua.

ISBN:
978-84-235-3629-0
Copied ISBN!

View on OpenLibrary

4 stars (2 reviews)

Esparru estataleko ezker iraultzailea Nafarroako oposizio antifrankistaren indar politiko nagusia izan zen, eta, gainera, diktaduraren hondar urteetako mobilizazioetan protagonismo nabarmena izan zuen, batik bat, langile mugimenduan. Alabaina, itxaropen baikorrak sortu baziren ere, esperientziak denbora gutxian porrot egin zuen. Trantsizioan zehar, ezker erradikaleko alderdiak gainbeheran sartu ziren eta Herri Batasuna (HB) koalizioaren inguruan antolatutako mugimendu abertzaleak hartu zuen gizarte mugimenduen gidaritza.

1 edition

Ezkerraren historia, eskura

No rating

Nafarroako historia politiko garaikidea ezagutzeko liburu garrantzitsua. Espainiako alderdi eta mugimendu iraultzaileek Nafarroan zeukaten presentzia indartsua azaltzen du, baita 70eko hamarkadako giro gatazkatsu eta ilusioz betea aurkeztu ere. Doktoretza tesi batetan oinarritutako liburua da, baina edozein irakurlek ulertzeko modura, izaera akademiko konplexuegitik urrun.