Ekaiak badu garrantzia

Gizakiok eginiko mundua moldatu duten material zoragarrien istorio bitxiak

Azal biguna, 250 orrialde

Euskara hizkuntza

2021ko abe. 31a(e)an Udako Euskal Unibertsitatea(e)n argitaratua.

ISBN:
978-84-8438-835-7
ISBN-a kopiatu!
Baloraziorik ez (berrikuspen 1)

(UEUren wegbunetik) Zergatik da beira gardena? Zergatik ikusten da edozein material ikusten dugun itxuran eta zergatik portatzen dira ekaiak egiten duten moduan? Zergatik da grafitoa diamantea baino karbono-forma goragokoa? Miodownikek horrelako galderak egiten dizkio etengabe bere buruari.

Ekaiak badu garrantzia liburuan egunero etxean edo kalean aurrez aurre aurkitu eta erabiltzen ditugun ekai arruntak aztertzen dira, hala nola goizero bizarra mozteko darabilgun bizar-orria, kalera irteteko janzten ditugun zapata-zoletako apar malgua, eraikin berrien egitura osatzeko baliatzen den hormigoia, etxe orratzak estaltzen dituzten beirazko leihoak, kafea edo tea hartzeko darabiltzagun portzelanazko katiluak, ardoa dastatzeko kontuz hartzen ditugun beira fineko kopak, erosketetan ematen dizkiguten askotariko paperak, lapitzen erdialdean dagoen grafitozko mina beltza, uste baino objektu gehiagotan dagoen plastikoa…

Miodownikek galdera horiei dagozkien hainbat erantzun zehatz ematen dizkigu, anekdotaz beterik dauden kontakizun umoretsu eta garbiak osatu eta harrapatzen gaituen estilo samur batez idatzita.

Edizio 1

(e)k Mark Miodownik(r)en Ekaiak badu garrantzia liburuaren kritika egin du

Gauza txundigarriz inguratuta bizi gara

Baloraziorik ez

Materialen zientziari buruzko liburua. Horrela erranik, beldurra eman lezake, baina Mark Miodownikek modu interesgarrian ezezik, gustagarrian ere egiten du dibulgazio lana. Atal bakoitzean gizakiok sortutako material bati buruz ari zaigu, haren egitura, historia eta ezaugarriak aztertuz. Atal bakoitza deskubrimendu ttipi bat da, ez soilik materialarena, baita Miodowniken kontatzeko modu batena ere. Batean auzoko etxe-orratz baten eraikuntza hartzen du haritzat, bestean film bateko balizko gidoi bat darabil irakurlea harrapatzeko... Gogoz irakurri dut beharbada zenbait ataletan gehiago espero nuen (papera!), baina gehienetan zur eta lur utzi nau kontatzeko zuenak. Ekaiaren historia eta ezaugarriak ezagutzea gure historia eta ezaugarriak ezagutzea dela ulertarazten saiatzen da idazlea, eta nire ustez ederki lortu du. Joxe Ramon Etxeberriaren itzulpen fina ere lagungarri da horretan. Hemendik aitzina ez diet lehen bezala begiratu zementuzko horma zurbilei, jateko baliatzen dudan sardeskari edo arkatzaren puntari. Seinale ona!

Gaiak

  • fisika