Mikel Iturbe (e)k Severino Pallaruelo(r)en Pirineos, tristes montes liburuaren kritika egin du
Review of 'Pirineos, tristes montes' on 'Goodreads'
5 izar
Goi-Aragoiko Piriniotako bailara estuetako herrixka eta etxaldeetan zentraturiko istorio-sorta da hau. Istorio-sorta diot, ipuinak, ahozko tradizioan jasotako (eta magnifikatutako) anekdotak eta egilearen pasadizo autobiografikoak diruditen narrazioak batzen baititu liburuak. XX. mendean sartuta egon arren ia-ia erdi-aroan bizi diren herrixketako (herrixka beltzak, idazleak askotan deskribatzen dituen modura) bizitza gogorra, Espainiako guda zibilak zein II. Mundu Gerrak utzitako arrakala, emigrazioa, industrializazioa, enpresa (hidro)elektrikoen boterea... dira liburuko gai nagusiak.
Gomendagarria, ale bat eskuratzeko zortea izanez gero, behintzat.