Behizain (e)k Y mañana serán clones(r)en kritika egin du
Gai interesgarriak jorratzen ditu
3 izar
Los Retronautas podcastean gomendatzen zuten nobela hau, eta motz samarra denez eta gainera gai interesgarriak jorratzen dituela dirudienez, irakurtzea erabaki nuen. 70eko hamarkadako nobela bat da, eta garaiko zientzia fikzioa nahiko arraroa izaten da sarritan. Hau ez da salbuespena. Hala ere, oso interesgarria iruditu zait hurrengo hamarkadetan hainbat nobeletan agertuko ziren ziberpunka eta klonazioa aurreratzen dituelako. Gainera, umorezko pasarte bitxi batzuk ere badauzka. Ez nuke berriro irakurriko eta ez dakit etorkizunean nobela honetako ezer gogoan geratuko zaidanik baina behin irakurtzeak merezi duela uste dut.