The lightning-struck heart

Paperback, 400 pages

Published Oct. 15, 2015 by Dreamspinner Press.

ISBN:
978-1-63476-367-7
Copied ISBN!

View on OpenLibrary

5 stars (2 reviews)

3 editions

reviewed The Lightning-Struck Heart by TJ Klune (Tales from Verania, #1)

Kar kar

5 stars

Fantasiazko mundu oso bitxia pertsonaia bereziez gainezka. LGBTQ kideei zuzendutako lehenetariko liburu izan da niretzat, eta gustora.

Oso barregarria da gay amodiozko istorio bat izateko. Sexu broma ugari egiten dira, eta gehiegikeriak ondo neurtuak daude. Fetitxeak eta gustu bitxiak harro azaleratzen dira, erruki ala lotsa sentitu behar izan gabe.

Egia da gazte-joera gehiegi izan ditzakela (furry lagun batek hori "tumblr writing" bezala deskribatu zigun eta arrazoia eman behar izan genion), baina erromantzearen garapena nahiko organikoa da. Bereziki, protagonistaren magia egiteko ahalmenarekin lotuta dago eta horrek ezinezkotasun puntu bat ematen dio.

Normalean mundu baztertzaile batek ezartzen du Romeo eta Julieta erako egoera hori, baina kasu honetan ez; mundua justu kontrakoa da, guztiz inklusiboa, non erregeak berak gay ezkontzak hitzartzen dituen, non poligamia erlazioak egiten diren eta non azalpeko munduko negozioak emakume trans mardul batek eramaten dituen. Eta hala ere protagonistak (eta bere crush-ak ere) gerturatzeko arazoak izateko moldatzen dira.

Bitxi-bitxia eta …