Leturiaren egunkari ezkutua

Azal biguna, 144 orrialde

Euskara hizkuntza

2012ko api. 9a(e)an Elkar(e)n argitaratua.

ISBN:
978-84-8331-223-0
ISBN-a kopiatu!
4 izar (berrikuspen 1)

Euskal literaturan aro berri bat ireki zuen 1957an plazaraturiko Leturiaren egunkari ezkutua eleberriak. Baserritik hirira mugitzeaz gain, lehenengo aldiz azaldu zen protagonista gatazkatsu bat, bere kezka eta arazoak lehen pertsonan agertzen dituena. Txillardegik darabilen euskara bizi, adierazkor eta ederrak ematen diote gaurkotasuna bere garaian mugarri izandako eleberri honi.

Edizio 1

(e)k Txillardegi(r)en Leturiaren egunkari ezkutua liburuaren kritika egin du

Eusistentzialista (barkatu😂)

4 izar

Euskal eleberrigintza modernoa nobela honekin hasi zela esaten da, Txillardegik zerbait desberdina egin zuelako, Europako-eta korronteei jarraiki. Nobela existentzialista da hau, Batxillergoan edo DBHn irakurrarazi ziguten eta ez dut oroitzapen txarrik, behartuta irakurri arren.

Gauza bakarra dut gogoan nobelatik: Leturia atso zahar bati begira, beltzez jantzita (alargun seguru aski) eta bizkarra okertuta lurrak tirako balio bezala (bale Fitoren kanta bat kolatu zait hemen) nekez doa ibiltzen; eta Leturiak pentsatzen du ez ote den heriotzari beldurra, horrelako pertsona bat bizirik mantendu dezakeen bakarra.