Iñigo Ibarra (e)k Migel Mari Elosegi(r)en Lau aro liburuaren kritika egin du
Lau aro
5 izar
Migel Mariren kontakera xalo eta lagunkoiak gidatzen du Pablok eta berak ateratako argazkien kontakizuna. Leitza argazkietan eta aroka.
Azal biguna, 118 orrialde
Euskara hizkuntza
Lau aro taldea(e)k argitaratua.
Miel Mari Elosegi Irurtiak, Pablo Feok eta Lau Aroko kuadrillak egindako lan honetan Lau Aro ikuskizunean oinarrituta, bertako paisaiak, animaliak, landareak, ohiturak, eta Leitzako aurpegi desberdinak urtaroek eragiten duten erritmoan azalduko dira. Urtaroak, inguru hauetan Ama Lurraren iturri guztien iturri izan dira, eta biziak aurrera jarrai dezan aldaketa sakonak eragiten dituzte. Gure arbasoen bizimodua erabat urtaroen arabera antolatzen zen eta gaur egun hau dezente aldatu bada ere, oraindik, eragin handia dute gure eguneroko bizitzan.
Migel Mariren kontakera xalo eta lagunkoiak gidatzen du Pablok eta berak ateratako argazkien kontakizuna. Leitza argazkietan eta aroka.