170 orrialde

Euskara hizkuntza

3 izar (4 berrikuspen)

Egunerokoan edonori gertatzen zaizkionak dakartzate hogeita bat istorio labur hauek: puskatzen diren jaioberriak, merendolak hil hurrenekin, euli matazak dantzan. Johnny eta Jenny, Jenny eta Johnny, amaren atun-latak eta tomate-poteak, sudur berria duen senar ohia, edan eta elkar larrutzeko geratzen diren señorak herrixketatik ihesi doazen bandalo alegerak.

Umore zantarrez eta harridura dirdiratsuz blai dator Irene Pujadasen lehen liburua.

Edizio 1

(e)k Irene Pujadas(r)en Puskak liburuaren kritika egin du

Gaizki joan den bidaia

izar 1

Nire ustez, kontakizun laburrek eta, literaturak, oro har, bidaia bat bezalakoak izan behar dute: nonbaitera eraman behar zaituzte, zerbait biziarazi edo sentiarazi behar dizute edo ezusteko toki batera eraman behar zaituzte.

Liburu honek, baina, ez dit aurrera jarraitzeko irrikarik piztu eta noraezean ibili naiz, galduta. Kostata amaitu dudanean, gaizki joan den bidaia batetik etxera heltzea bezalakoa izan dela aitortu behar dut.

avatar for Saioanaiz

baloratu du

4 izar