e-gor (e)k Samīraẗ Qayṣar ʿAzzām(r)en Beste urte batez liburuaren kritika egin du
Palestinako Nakba ostean kokatutako ipuin hunkigarri eta ederrak, gatazka, emakumea eta pobreziari buruzkoak
5 izar
Asko gustatu zait. Itxura sinplez mozorrotutako istorio ederrak, sentiberatasun ikaragarriz kontatuak eta benetan hunkitzen dutenak.
Egilearen obra hiru gairen inguruko ipuinez osatuta omen dago: Palestinako gatazka (Nakbak gaztaro betean harrapatu zuen egilea, familia erbesteratu eta banatu egin behar izan zen, beraz ezagutzaz idazten du horri buruz), emakumea eta pobrezia. Liburu honek bakoitzetik hiruna ipuin biltzen ditu.
Egilearen bizitza ere harritzekoa da, aurreiritzi ugari hausten dituena. Familia kristau batean jaioa 1927an, britainiar mandatuaren garaian, 18 urterako eskola bateko zuzendari zen. Nakbaren ondoren erbestealdiak igaro zituen Libano, Irak eta Zipren. Irakaskuntzan, kazetaritzan, irratigintzan eta idazle aritu zen, beti goian aipatutako gaien inguruan. Iraketik bota zuten agintarien aurka mintzatzeagatik. Sei Eguneko Gerraren ondoren Palestinara itzultzea erabaki zuen, eta bidai horretan Jordaniako erbesteratu batzuk elkarrizketatzera zihoanean bihotzekoak jota hil zen, artean 40 urte ere ez zituela.
Itzulpena Xabier Monasteriok egin du, hitzaurrea Iñigo Aranbarrik eta irudiak Adur Larreak. Liburuaren salmentatik lortzen den diru guztia …
Asko gustatu zait. Itxura sinplez mozorrotutako istorio ederrak, sentiberatasun ikaragarriz kontatuak eta benetan hunkitzen dutenak.
Egilearen obra hiru gairen inguruko ipuinez osatuta omen dago: Palestinako gatazka (Nakbak gaztaro betean harrapatu zuen egilea, familia erbesteratu eta banatu egin behar izan zen, beraz ezagutzaz idazten du horri buruz), emakumea eta pobrezia. Liburu honek bakoitzetik hiruna ipuin biltzen ditu.
Egilearen bizitza ere harritzekoa da, aurreiritzi ugari hausten dituena. Familia kristau batean jaioa 1927an, britainiar mandatuaren garaian, 18 urterako eskola bateko zuzendari zen. Nakbaren ondoren erbestealdiak igaro zituen Libano, Irak eta Zipren. Irakaskuntzan, kazetaritzan, irratigintzan eta idazle aritu zen, beti goian aipatutako gaien inguruan. Iraketik bota zuten agintarien aurka mintzatzeagatik. Sei Eguneko Gerraren ondoren Palestinara itzultzea erabaki zuen, eta bidai horretan Jordaniako erbesteratu batzuk elkarrizketatzera zihoanean bihotzekoak jota hil zen, artean 40 urte ere ez zituela.
Itzulpena Xabier Monasteriok egin du, hitzaurrea Iñigo Aranbarrik eta irudiak Adur Larreak. Liburuaren salmentatik lortzen den diru guztia Playgrounds for Palestine GKEarentzat da.