Mikel OG (e)k Laura Salas Rodríguez(r)en Un asunto de familia liburuaren kritika egin du
Istorio gogor bat, modu ederrean kontatua, lesbianen eskubideetan azken hamarkadetan eman den aldaketa ulertzeko balio diguna
5 izar
Asko harrapatu nau liburu honek. Neurri berean mindu eta hunkitu nau. Lesbianen eskubideetan urte gutxian eman den aldaketa ulertzeko oso baliagarria da. Bi garai ezberdinen artean saltoka kontatuta dago eta salto historiko horiek legedian, jendartean, familietan... lortu diren aldaketak ulertzeko tresna dira.