Azala eztaltzen duen 'arkondara' erdi gardena, 167 pages

gaztelania language

Published Jan. 2, 2014 by Turner.

ISBN:
978-84-16142-03-3
Copied ISBN!
5 stars (2 reviews)

Danielek ardiei laguntzen die bildotsak mundura ekartzen. Gizon handiak azkonarrak ehizatzen ditu txakurrekin. Azkonarra borrokan jartzeko lana «kirol» debekatua da, baina nahiko zabaldua. Debekuei aurre egiten dion azpikultura bat eta iniziazio-zeremonia bat: indarkeria gurasoengandik seme-alabengana heredatzen da.

1 edition

reviewed La tejonera by Carlos Milla Soler (Itzultzailea) (El cuarto de las maravillas)

Liburuaren harrapakina zu zeu zara, irakurle

No rating

Ze gustukoak liburu labur eta zuzen hauek. Cynan Jonesek Magnus Millsen El encierro de las bestiaseko oso antzekoa den mundu heze, ilun eta bortitz horretara garamatza, liburuetan ezagutu baino ez nahiko nukeen landa eremuko Ingalaterra hortara (Wales, oraingoan) eta apur bat kolokan irtetan zara bidaia horretatik.

Liburuaren inguruko infoa bilatzen nengoela, oso egokia iruditu zaidan iruzkina topatu dut hor nonbait.

Detaileak; liburua inolako azalpen barik irakurtzen jarri nintzen eta hasieran ez nuen ulertzen zer gertatzen zitzaion protagonistari, bipolarra ote zen edo drogen menpe zegoen edo batek daki zer. Gerorago konturatu nintzen pertsonaia ezberdin bi zirela.

Baserriko troka batean hainbat azkonar-zulo agertu zirenean beste horrenbeste azkonar egongo zela pentsatu nuen eta liburu honen ostean konturatu naiz bakarra izan daitekeela irtenbide ugari sortzen dituztelako euren kabietan.

avatar for bixerdo

rated it

5 stars