Kortabarria ★ reviewed Uztaritzeko kotilunak by Xabi Castorene
Sorpresa atzegina
5 stars
Liburutegian aurkitu, eta askorik espero gabe hartu nuen liburua, eta azkenean asko gustatu zait. Lapurdiko inauterien erretratu pertsonala eskaintzen digu Castorenek, baina egiazki herriarekiko lotura eta komunitatearekiko engaiamendua dira kontakizunaren ardatz. Herriaren biziraupenaren eta bizitasunaren aldeko aldarrikapena, eguneroko iñurri lanean eta lanketa (itxuraz) txikietan oinarritua.