Erabiltzailearen profila

Txopi 🇵🇸

txopi@mastodon.eus

duela urte 1, 6 hilabete(e)an batu zen

Ametsen arotza. Jardinero de ilusiones. Sudoku translator.

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Erabiltzailearen aktibitatea

avatar for txopi@mastodon.eus Txopi 🇵🇸 bultzatuta

Txopi 🇵🇸(r)en egoerari erantzun dio

@erralin Nire ustez, guzti honen testuingurua kontua izan behar da. Danimarkak Chromebookak eta Google Workspace debekatu ditu eskoletan. Google Analytics debekatuta dago Europako zazpi estatutan. Google dagoeneko zigortua izan da haurren datuak biltzeagatik eta erabiltzeagatik (YouTuben). Datuen babesarekin zerikusia duten salaketa eta epaiketa gehiago daude bidean.

Urte asko daramatzagu Google protagonista duten eskandaluen berri izaten eta Eusko Jaurlaritza ez ikusiarena egiten. Nahikoa da!

erralin@mastodon.eus(r)en egoerari erantzun dio

@erralin bai eta ez. Egia da teknizismo batengatik zigortu dituztela, baina horrek ere badu bere soka. Eusko Jaurlaritzak ez zuen datuen babesari dagokionez legeak ezartzen duena egin eta horregatik gelditu da hor ebazpena. Egin beharreko ebaluazioa eta txostena egin izan balituzte, bazekiten Google eskoletan barreiatzeko ekimenak ez zuela aurrera egingo eta, horregatik hain zuzen ere, saltatu zituzten pribatutasunari dagozkien arauak.

Ez, ez dut frogarik, baina ezta zalantzarik ere.

Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak nor eta zigortu du zer eta EAEko hezkuntza zentroetan erabiltzeko hitzarmena egiteagatik. Euskal abokatu baten analisia:
https://datos.personales.es/la-avpd-sanciona-al-gobierno-vasco-por-la-utilizacion-de-google-workspace-en-los-centros-educativos/

Bistakoa zen Googlek ez dituela erabiltzaileen eskubideak errespetatzen. Egoera are larriagoa da adin txikiko haurrak tartean daudenean. Baina Hezkuntza Sailak Google zintzurretik behera sartu zigun, besteak beste ​ri kasurik egin gabe:
https://hezkuntza.librezale.eus/

avatar for txopi@mastodon.eus Txopi 🇵🇸 bultzatuta

kākāpō(r)en egoerari erantzun dio

@kakapo ulertzen dut zertaz ari zaren, nik ere maiz kanpoko presio hori sumatzen nuen: trending topic eta abarrak.

Hemen gaudenok ziurrenik batez beste mezu gutxiago bidaltzen ditugu baina hori osasungarriagoa iruditzen zait. Komunitatea gara, elkarrekin gaude eta nahi dugunean, nahi dugunaz mintzatzen gara.

Bide batez, pantaila-argazki bat erantsiko dut. Erabiltzen dudan Mastodon bezeroak, ​​​​ek, gomendio hauek egin dizkit orain zuri erantzutean. Gauza osasungarriagorik!

@mikelgs

avatar for txopi@mastodon.eus Txopi 🇵🇸 bultzatuta
avatar for txopi@mastodon.eus Txopi 🇵🇸 bultzatuta
avatar for txopi@mastodon.eus Txopi 🇵🇸 bultzatuta
avatar for txopi@mastodon.eus Txopi 🇵🇸 bultzatuta
avatar for txopi@mastodon.eus Txopi 🇵🇸 bultzatuta

😸🏴‍☠️ Badator 2024ko hackmeetinga! 👾🧑🏽‍💻

Hacktibistak, hacklabak, aktibistak, auzotarrak eta artistak biltzen
gara berriro, modu autogestionatuan 🖤
Egin dezagun sarea, ikas dezagun kolektiboki eta aska gaitezen
monopolizatu 🎩 nahi dutenengandik egunero erabiltzen ditugun
teknologiak, gure komunitateak baldintzatzen eta hausten dituztenak. ❤️‍🩹