Itzuli

Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak nor eta zigortu du zer eta EAEko hezkuntza zentroetan erabiltzeko hitzarmena egiteagatik. Euskal abokatu baten analisia:
https://datos.personales.es/la-avpd-sanciona-al-gobierno-vasco-por-la-utilizacion-de-google-workspace-en-los-centros-educativos/

Bistakoa zen Googlek ez dituela erabiltzaileen eskubideak errespetatzen. Egoera are larriagoa da adin txikiko haurrak tartean daudenean. Baina Hezkuntza Sailak Google zintzurretik behera sartu zigun, besteak beste ​ri kasurik egin gabe:
https://hezkuntza.librezale.eus/

erralin@mastodon.eus(r)en egoerari erantzun dio

@erralin bai eta ez. Egia da teknizismo batengatik zigortu dituztela, baina horrek ere badu bere soka. Eusko Jaurlaritzak ez zuen datuen babesari dagokionez legeak ezartzen duena egin eta horregatik gelditu da hor ebazpena. Egin beharreko ebaluazioa eta txostena egin izan balituzte, bazekiten Google eskoletan barreiatzeko ekimenak ez zuela aurrera egingo eta, horregatik hain zuzen ere, saltatu zituzten pribatutasunari dagozkien arauak.

Ez, ez dut frogarik, baina ezta zalantzarik ere.

Txopi πŸ‡΅πŸ‡Έ(r)en egoerari erantzun dio

@erralin Nire ustez, guzti honen testuingurua kontua izan behar da. Danimarkak Chromebookak eta Google Workspace debekatu ditu eskoletan. Google Analytics debekatuta dago Europako zazpi estatutan. Google dagoeneko zigortua izan da haurren datuak biltzeagatik eta erabiltzeagatik (YouTuben). Datuen babesarekin zerikusia duten salaketa eta epaiketa gehiago daude bidean.

Urte asko daramatzagu Google protagonista duten eskandaluen berri izaten eta Eusko Jaurlaritza ez ikusiarena egiten. Nahikoa da!