Itzuli

GNOME ala KDE? XFCE askoz hobe?

Ubuntu ala Debian? Luberri ala Txikilinux?

Linux Mint MATErekin ala hil?

Vi ala Emacs? Ez, Joe mesedez!

Monthy Pythonen filme batetik aterata dagoela dirudien horrelako elkarrizketa bat entzuten dudan bakoitzean, desberdintasun txikien nartzisismoan pentsatzen dut (pentsatu bakarrik, bestela fakzio guztiak nire aurka):
https://en.wikipedia.org/wiki/Narcissism_of_small_differences

Athletic/Eibar, Podemos/Sumar eta horrelako guztietan ere bai, noski.

Adibide gehiago bururatzen?