@Izaro Jode, zelako edizio polita dirudien. Irakurtzekotan, klasikoak horrela gustatzen zaizkit: azalpen eta ohar askorekin. Ondo ulertzen al da?
Oier Gorosabel :hikaldia: Izaro erabiltzailearen egoerari erantzun diot
Izaro Oier Gorosabel :hikaldia: erabiltzailearen egoerari erantzun diot
@txikillana@mastodon.eus Iepe Oier! Ba bai, nik uste zuri asko gustatuko litzaizukeela! Edizioak testuinguru asko dakar, Dante-ren bizitza, italiar hizkuntzarentzan izan zuen garrantzia ,"Infernua"ri buruzko entziklopedia pare bateko sarrerak etab. Divina comedia poesiaz italieraz dago, baina nik ez dut tutik ulertzen! Hala ere badaude Vittori Gassmanek egindako irakurketa batzuk, eta aizu... pare bat soneto entzuteko ez dago gaizki! :D "La divina comedia" filmeko fotogramak ere agertzen dira, eta pelikula ikusteko esteka ere badu... Poesia ez dago itzulita, beraz prosaz irakurtzen ari naiz eta egia esan oso esperientzia polita dakar!
Clásicos liberados izeneko sail batekoa da Blackie Books-ena: blackiebooks.org/libros/?coleccion=clasicos-liberados Odisea ere horrela irakurrita dut, eta egia esan askoz ere eramangarriagoa da klasiko hauek testuinguru eta azalpenekin irakurtzea!!
