Back
Los 39 escalones (Paperback, Gaztelera language, 1985, Planeta) 3 stars

"The Thirty Nine Steps" John Buchan idazle eskoziarraren eleberria da. 1915ean argitaratu zen lehen aldiz, …

Igesaldixa mortuetan zihar

3 stars

Ene, hau dok hau, suspentsia eta korapilluan askatzia azkenera arte eruatia! (azken hirugarrengo pajinara arte, zihetzago esanda). Bapateko amaiera horrek pixkat deskolokauta laga nok, baiña ezin juat esan txarto dagonik. Gatxa egitten jatak siñistia lehendik ezagunak zirazen konspiradoriak ezin ezagutu izanak, baiña tira; lizentzia literarixo moduan, aktorien abillezixiari gorazarre moduan hartuko juagu. Faltan botatzen juat konspiraziñuan azalpen argixagua: lehelengo espia akabatzen danian ez da azaltzen, eta gero krisisa ixotzen danian bez; baiña igual lanbro horretan lagatzia izan dok intelijentiena, idazlian aldetik -bestela koherentzia eskatzen hasiko giñakek!-. Kuriosua dok, baitta be, I Mundu Gerran pizkundian kokatzen dan nobela hau, gerria hasi barri argitaratu izana.

eibar.org/blogak/orakulua/igesaldixa-mortuetan-zihar

Begiratu bihar izan juat: "Annie Laurie" kantu eskoziarra. youtu.be/-fhe2TQOy-g
Aurrerago esan doten modura, nobela oso modernua begittantzen jatak; eta esango najeukek abentura kontakizun askoren eredu izango zala hurrengo urtietan. Nik behintzat, umetan irakorrittako Enid Blytonen liburuak behiñ baiño gehixagotan etorri jataaz burura, ez bakarrik jengibre galletengaittik.
Azken kapituluan, crescendo politta danari emonda. Bradgateko geografixiak (Broadstairs, benetako izenez) protagonismo nabarmena jaukak, beraz bertako irudi batzuk be billau jittuadaz hobeto girotzeko. theisleofthanetnews.com/2019/06/12/martin-charlton-buchan-broadstairs-and-the-39-steps/
Ikasi doten beste gauza bat, "moor" famosuak. en.wikipedia.org/wiki/Moorland Takian potian, gure James Bond mustatxaduna muiño baten puntan jartzen dok, inguruan 15 bat kmtako ikuspegixa hartuta.
Hori bai, moor gora, moor behera, Jose Mari Aznar etortzen jata gogora, "The culp is of the moors" Georgetowngo aipu famosuakin, internetetik ixa guztiz ezabatuta dagona, baiña batzuen goguan ondiokan. eibar.org/blogak/luistxo/175
"Plaid" zer dan ikasi dot. eu.wikipedia.org/wiki/Plaid
Oso liburu modernua topatzen najabilk; gaur egungo abentura nobeletan normalak dirazen formak, esan gura dot. Gaiñera, xarma berezixa jaukak gaur egunian egitten dirazen kontakizun "retro" tipoko bat irakortzia, baiña garaikidia.