Back
El paladín de la corona (Hardcover, gaztelera language, Editorial Éxito) 3 stars

Francia, año 1523. Blaise de Lalliere, joven soldado al servicio de Su Majestad, regresa, precediendo …

Valois vs. Bourbon burruken pasarte bat

3 stars

1951ian ale hau inprimidu zanian aittak 22 urte jittuan; ondiok anai bixak Isasixan bizi ziran gurasuekin. Pentsatzekua dok amama Ines hil eta gero handik ekarrittakua izango dala, gaztetako beste abentura liburuekin batera. Izan be, horixe dok hau: abentura liburu eraginkor bat. Baiña ohiko duelo eta erromantziez gain, Aro Modernoko info historiko ugari be ba dakarren kalidadeko nobela historikua. Ez ei zan autore honek egindako bakarra izan, beraz pentsau leike haren beste nobelak irakortzia, modu entretenigarrixan ikasteko bide oso ona egongo dala. Apuntauta!