Back
Lander Garro: Faith (Paperback, Basque language) 4 stars

Xabi Ugarte Bartzelonara doa, argazkilaritza ikasteko aitzakiaz Euskal Herriko errepresio-girotik aldentzeko asmoz (edo alderantziz). Ohe …

Drama, umorea eta ironia batera

No rating

90eko hamarkadan kokatuta dago eleberria. Xabi Ugarte Errenteriako mutil gaztea eta sentibera da protagonista. Kartzelan egon ondoren Bartzelonara joaten da zinea ikastera eta bizitza berri baten bila. Han lagun berriak ezagutuko ditu baina bere iragana berarekin batera joango da. Patuaren menpe bizi da Xabi, batzuetan ezkorra eta tristea baina beti ere ironia puntu batekin. 350 orrialde ditu liburuak baina erraz irakurtzen da. Protagonistaren izaera ongi islatuta geratzen da, hainbatetan bere hausnarketak korapilatsuak eta errepikakorrak suertatzen dira .