Back
Olga Tokarczuk: Erabili goldea hilen hezurren gainetik (Paperback, Euskara language, Elkar) 4 stars

Janina Duszejko ingeniari erretiratua eta orain ingeleseko irakaslea da Polonia hego-mendebaldeko bazter menditsu batean. Neguan …

Erabili goldea hilen hezurren gainetik

4 stars

Hainbat hilketa gertatzen badira ere, ez da ohiko nobela beltza. Janinak, emakume protagonistak, lehenengo pertsonan kontatzen dizkigu hilketen nondik norakoak baina aldi berean paisaia, anaimaliak, ehiztariak eta bizimoduei buruz egiten dituen deskribapenak zoragarriak dira. Eleberrria Polonia eta Txekiaren arteko Goi Ordokian dago kokatuta, klima hotza eta paisaia elurtuetan. Janina bakarrik bizi da ingurune horretan, berak erabaki du han bizitzea, emakume independientea da, jakintsua, kritika eta zorrotza. Baina ezagutzen dugun neurrian joaten gara berarekin enpatia lortzen. Lagun onak ditu ere bai. Hizkuntza aldetik, itzulpena oso ona iruditu zait. Erraz irakurtzen da nahiz eta askotan hiztegia ezinbestekoa izan.