Erabiltzailearen profila

Leire [le]

trikutik@mastodon.eus

duela 10 hilabete, 2 aste(e)an batu zen

Eta erretenak esan zuen:
–Ez nago hutsik, zabalik nago! (Maite Larburu)

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Erabiltzailearen aktibitatea

Gaurko @azken_puntua

euskaldun bat sor liteke
Zumaian edo Goiatzen
euskalduna sor liteke
Konakryn edo La Paz-en
euskara da beltzik beltzen
euskara da transik transen
gorputz onartu gabe bat
mundu berriak asmatzen
ta ibili gabe inori
pasaporterik eskatzen
euskaratik has gaitezen
bizitza oro askatzen
💜

Handia zara gero, Amets!

Asteburuko telegram-estresa dela eta, gogoeta txiki edo errealitate-zaplazteko bat:
Teknologia-ezagutzetan estandarra naiz; ingurukoak ikusita, estandarretik goraxeagokoa ere bai. Hala ere, orain ikasi dut zer diren proxyak eta VPNa. Hain oinarrizkoak. Penagarria? Oso. Jakiteko ardura handiagoa hartu beharko genuke? Baliteke.
Dena den, uste dut ez duela askorik laguntzen esateak 'egin zaitez zeurearen kargu', 'ikasi eta erabili matrix, xmpp...' Horrek jende gehienari gaina hartzen digu. +