Radio Venceremos (e)k Hassan Ben Mohamed(r)en La gâchette facile liburuaren kritika egin du
Erresilientzia ariketa txundigarria
5 izar
1980n Marsellako auzo batean, errepide kontrol batean, CRS batek 17 urte zituen Lahouari ben Mohamed tiroz hil zuen.
Gizon ezezagun batzuk bere etxean agertu ziren eta aitari zera esan zioten: «zure semea hil duen polizia Les Baumettes-en preso dute. Bertan gure jendea dago. Zuk hala nahi izanez gero, polizia gaur gauean hilko dute». «Ez, justiziak bere lana egingo du. Eta pertsonen justiziak huts egiten badu, Jainkoa arduratuko da». Zazpi urteren ostean heldu zen epaia: 10 hilabeteko espetxe zigorra, zeinetatik 4 baldintzapeko askatasunean. Hori gutxi balitz, CRSa amnistiatua izan zen.
Hiru hamarkada beranduago Hassanek, Lahouariren anai txikienak, polizia bera ere, bere anaiaren hilketaren inguruko memoria eta erresilientzia ariketa hau idatzi zuen. Hunkigarria.