Itzuli

(e)k Peter Turchin(r)en Final de partida liburuaren kritika egin du

Peter Turchin: Final de partida (Paperback, Gaztelera language, Debate) 5 izar

Durante décadas, Peter Turchin ha estudiado la historia del mundo como nadie. Tras sumergirse en …

Bikaina: orain galdera gehiago ditut

5 izar

2010ean, 'Nature' aldizkariak hainbat zientzialariri eskatu zien 2020 urteari begirako aurreikuspenei buruz idazteko. Peter Turchinek idatzi zuen gauzak aldatzen ez baziren, 2020 hamarkada hasieran AEBek krisi eta desegonkortasun fase bat ezagutuko zutela. Gerora, ezaguna egin zen 10 urteko aurrerapenarekin asmatu zuelako.

Egilea eta bere taldea estatuen krisi eta kolapsoen modelo matematikoekin datu base bat egiten ari dira eta, honezkero, ondorio batzuk aurreratu dituzte. Liburuak aldaketa historikoen zientzia den kliodinamikaren oinarriak era ulerterrazean (eta irakurterrazean) azaltzen ditu. Eta Turchinek zera dio: Estatu Batuetan ematen ari den polarizazio eta usteltze prozesua gerra zibil batean amaituko da eliteek ez badituzte prozesua gelditzeko neurri egokiak hartzen.

Gehiagorako gogoarekin gelditu naiz. Orain, liburuan azaltzen ez dituen hainbat prozesu historiko kliodinamikaren ikuspegitik ezagutu nahi ditut. Eta, bestalde, zer esaten digu kliodinamikak utopiez?