petraa reviewed Joemak eta polasak by Iñigo Astiz Martinez
Normaltasunaz neKATUA, miau!
5 stars
Joema eta polasa, dena da nahasketa bitxia. Liburu hau ez da ohiko olerki bilduma, haur zein heldu, ondo pasa nahi duen edonorentzat egina. Irakurleak ez du soilik irakurtzen; parte hartzen du, poemekin bat egiten du. Hitz-jokoek eta esaldi xelebreek gidatzen dute bidaia hau.
Hasieran normaltasun bat bilatzen dugun horretan, liburua arraroa egiten zaigu, baina agian, arraroak gu gara, etengabe normaltasun hori bilatzen baitugu. Beraz, normaltasun hortatik atera nahi izanez gero, murgil gaitezen askeak sentitzen garen joema eta polas hauetan.
Azken orria itxita ere, liburuaren barruan gordetzen diren hitz-joko, errima, h u t s u n e eta jolasak amaigab∞k direla ohartzen gara.
Hemen dituzue zuen jarraitzaile batzuk Maite eta Iñigo As…ATXIS!