nereaepelde reviewed Joemak eta polasak by Iñigo Astiz Martinez
Joemak eta Polasak
4 stars
Orokorrean, literatura baliabide bikaina dela uste dugu. Nahiz eta haurrentzat batzuetan zaila izan poema guztiak ulertzea, ulertzeko prozesu honek literatur gaitasunak garatzeko balio du. Ikasleak hitzak, esaldiak, poemak… aztertzen aritu beharko dira. Hau oso aberasgarria dela uste dugu, edozein liburuk ez baitu aukera hau ematen. Gainera, irudi bakoitzak poema bakoitzarekin lotura dauka eta horrela haurren interesa piztu daiteke. Irudimena lantzeko liburu ezin hobea dela uste dugu.