Back
El Método Yakarta (Paperback, Español language, Capitán Swing) 5 stars

Vincent Bevins nos presenta la historia oculta de las masacres respaldadas por Estados Unidos en …

Latza baina beharrezkoa

5 stars

"Historia irabazleek idazten dute" esaten da, eta egia da Gerra Hotzarentzat ere, AEBen bertsioa entzuten dugu nonahi. Horregatik derrigorrezko irakurketa da liburu hau XX. mendea sakonki ulertu nahi duen ororentzat. Izan ere, Gerra Hotzean alde kapitalistak eskuratutako garaipenik garrantzitsuenetarikoa azaltzen du xeheki, baita horretarako erabilitako terrore anti-komunista ere. AEBek Indonesian lehenik, eta munduan zehar ondoren, aplikatutako metodo ankerrak aurkezten dizkigu liburuak.