mikelog (e)k Iñaki Petxarroman Gutierrez(r)en Lehendakariaren alaba liburuaren kritika egin du
Etorkizunean gaur egungo gatazka berak topatuko dituzu
3 izar
Gustura irakurri dut, erraz. Tramaren sinpletasunak garraiatu nau, baina aldi berean faltan bota dut pertsonaien barne munduan sakontasun handiago bat.
Distopia bat topatuko nuela uste nuen hasieran, baina ondoren sinesgarriegiak iruditu zaizkit etorkizunean kokatutako egoerak eta gehiago erakarri naute beste aspektu batzuk, esaterako: non amaitzen da pertsonala eta non hasi politikoa; zer uzten dugu alde batera pertsonalki apostu politiko bat egitean; memoria historikoaren transmisioan zenbateraino gai transmisioa egiteko norberaren min sakonak gaindituz...
