Itzuli

Hementxe, pixka bat deprimituta etxean.

Gasteizko parke batean etxera nentorrela 12 urte inguruko mutiko batzuk ikusi ditut korroan zutik jarrita. Espainiako selekzioaren kamisetekin. Elkarrizketari arreta jarri diot eta sumatu dut elkarri adorea ematen ari zirela, Espainiako selekzioa defendatzea eta berarekin pozik jartzea zilegi dela konbentzitu nahi zutela elkar.

Izango al dute burua, beren bizitzan zehar, ulertzeko ezetz? Ez da zilegi Euskal Herrian selekzio hori defendatzea.